Skip to content

MERKATARITZA SUSPERTZEKO “AZPEITIA ZAINDU” BONO KANPAINA 

2023ko maiatza

Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin, merkataritza  suspertzeko, “AZPEITIA ZAINDU” bono kanpaina jarri nahi du martxan. 

Kanpaina honen bidez, udalerriko saltoki txikiei lagundu nahi zaie erosketa-bonoen bidez  kontsumoa sustatuz, konkretuki: 

  • Herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetan erosketak sustatzea.
  • Kontsumitzaileek, udalerriko bizilagunek zein Azpeitian kontsumitzen duten  bisitariek, hobaria eskuratu ahal izatea Azpeitiko saltokietan erosteagatik.

-OINARRIAK-

EKINTZAREN HELBURUA 

Azpeitiko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetan kontsumoa sustatzea.

EKINTZAREN EZAUGARRI OROKORRAK

1. 50€ko balioa duten 3.851 bono jaulkiko dira. 

  • Bono bakoitza erosteko kostua 35€koa izango da eta, hauek, ekimen honi atxikitako  Azpeitiko establezimenduetan kontsumitzeko 50€ko balioa izango dute. 
  • Ezingo dira pertsonako bi bono baino gehiago erosi. Erosketa fisikoki egiten bada  (Azoka Plazan), norberaren izenean eta gehienez beste pertsona baten izenean erosi  ahal izango dira. Aldiz, erosketa online egiten bada (www.azpeitiazaindu.eus), erosle  bakoitzak bere izenean soilik erosi ahal izango ditu.

2. Bono bakoitza 10€ko 5 balek osatuko dute, eta baleak banaka erabili ahal izango dira.  10€ko bale bakoitza behin bakarrik erabili beharko da, ekimenari atxikitako  establezimenduetako batean. 

  • Erosketaren zenbatekoa balearen zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da  eskudirutan itzuliko. 
  • Bonoak edo baleak ezin dira eskudirutan trukatu, eta ez da inola ere itzuliko balio  horren zenbatekoa. 
  • Gehienez 4 bono (20 bale=200 euro) pilatu ahal izango dira erosketa berean.
  • Saltoki berak ezingo ditu 5.000,00€ baino gehiago jaso bonotan. Behin zifra horretara  iritsita, une horretatik aurrera saltoki horretan bonoak erabili nahi dituzten bezeroei  jakinarazi beharko dio ezin dizkiela bonoak onartu. 

3. Bonoak ezin direnez eskudirutan trukatu eta bonoaren zenbatekoa ez denez inola ere  itzuliko, produktua itzultzen bada, establezimenduak erosketaren zenbateko osoko bono  propio bat jaulki beharko du. 

4. Interesatuek 2023ko maiatzaren 15tik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak, jaulkiko  diren bonoak agortu arte, aurrez aurre edo online: 

  • Aurrez aurre, bonuen % 70 goizez eta gainerako % 30a arratsaldez jarriko dira salgai, honako egun eta ordutegian: 
    • Helbidea: Azpeitiko Plaza nagusia, 11 (Azoka Plaza) 
    • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara. 
  • Online, webgune honetan:
    • www.azpeitiazaindu.eus
    • Ordutegia: 9:30etatik aurrera. 

5. Bonoak erosten dituzten pertsonek 2023ko maiatzaren 15tik 2023ko irailaren 14era bitartean erabili ahal izango dituzte, bi datak barne. Epe hori igarotakoan, baliorik gabe  geratuko dira bonoak. 

6. Kanpaina hau aurrera eraman ahal izateko, gutxieneko establezimendu-kopuru batek parte  hartu beharko du.

a) ESTABLEZIMENDUEKIN LOTUTAKO INFORMAZIOA 

1. EKIMENERA BATZEA 

Edozein pertsona fisiko edo juridikok parte hartu ahal izango du kanpaina honetan, baldin  eta bere enpresa-jarduera merkataritza, zerbitzu edo ostalaritza sektorearen barruan  kokatzen bada, kalean establezimendu irekia badu ekonomia-jardueren gaineko zergan  dagokion altarekin, eta honako ezaugarriak betetzen baditu: 

  • Establezimendua Azpeitian izatea. 
  • Enpresak gehienez besteren konturako 10 langileko lan-taldea izatea kontratatuta. 

Zalantzazko kasuetan eta egoera berezietan, Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak erabaki  ahal izango du saltokiaren parte-hartze eskaera onartu edo ez.

2. ESKAERA ETA PARTE-HARTZE PROZESUA 

i) Eskaera 

Parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman beharko dute, honako agiri hauek  aurkeztuta: 

  • Parte hartzeko eskaera-orria sinatuta. 
  • EJZko alten eta bajen ziurtagiri eguneratua. 
  • Beste agiri batzuk: parte-hartze eskaera hobeto baloratu ahal izateko, erakundeak  eskubidea izango du beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentu eskatzeko.

ii) Atxikitako establezimenduaren betebeharrak. 

  • Atxikitako enpresek kanpainako informazio-materialak jasotzeko, kokatzeko eta, hala  badagokio, zabaltzeko konpromisoa hartzen dute, eta establezimenduan ondo ikusteko  moduan jarriko dituzte. Informazio-materiala honako hau izango da: 
    • Kanpainako parte-hartzaile moduan identifikatzen dituen kartela. 
    • Kanpainaren ezaugarriei buruzko informazio esku-orria. 
  • Aldi berean, atxikitako enpresetako arduradunek konpromisoa hartzen dute  establezimenduan erabilitako bonoak (edo baleak) egiazkoak direla egiaztatzeko, eta  zalantzarik izanez gero, txartelaren erabiltzaileari izena, NANa eta harremanetarako  telefonoa eskatzeko. 
  • Kontsumitzaileak bonoa erabili ondoren, enpresa arduratuko da bonoa Azpeitiko Rural  Kutxaren sukurtsalean entregatzeaz (Foru Ibilbidea, 10), 2023ko irailaren 30a baino lehen,  banku-transferentzia bidez kobratzeko. 
  • Saltoki berak, gehienez 5.000,00€ko balioa arte onartu ahal izango ditu bonoak. Behin zifra  horretara iritsita, une horretatik aurrera saltoki horretan bonoak erabili nahi dituzten bezeroei  jakinarazi beharko dio ezin dizkiela bonoak onartu.

iii) Kanpainarako eskabideen informazioa eta aurkezpena: 

Kanpainari buruzko informazio guztia eta kanpainarekin bat egiteko eskabide-orriak  interesdunen eskura egongo dira bulego honetan: 

Tokia: Bertan-en, Azpeitiko Merkatrien Elkartearen, bulegoan.
Helbidea: Azpeitiko Plaza nagusia, 11 (Azoka Plaza). 1.solairua, 7.bulegoa.
Ordutegia: 9:00 – 13:00 eta 15:00 – 17:00.
Telefonoa: 943025673
Email: bertan.azpeitia@gmail.com

Parte-hartze eskaerak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 12an, eguerdiko 12:00tan, amaituko da. 

3. ATXIKITAKO SALTOKIEK BONOAK TRUKATZEKO PROZEDURA
  • Jasotako bono originala edo originalak gorde.
  • Honako bulegoan aurkeztu:

Rural Kutxa-ren Azpeitiko Bulegoa:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00 – 12:00.
Helbidea: Foru Ibilbidea, 10. 
Telefonoa: 943811195 

Aurkeztutako bonoei dagokien zenbatekoa, gehienez 5.000,00€ arte, establezimenduari abonatuko zaio bonoak entregatzeko unean horretarako emandako kontu-zenbakira  transferentzia eginez. 

b) KONTSUMITZAILEEKIN LOTUTAKO INFORMAZIOA 

1. OINARRIAK ONARTZEA 

Bonoak eskuratzeak dokumentu honetan jasotzen diren oinarriak onartzea dakar. 

2. BONOAK ESKURATZEA ETA ERABILTZEA 

i) Bonoak eskuratzeko eskubideak eta mugak. 

Kontutan izan beharrekoak: 

  • Bonoak 16 urtetik gorako edonork erosi ahal izango ditu, Azpeitian bizi zein ez. Aldi  berean, pertsona berak gehienez ere bi bono erosi ahal izango ditu.
  • Bono bakoitza erosteko kostua 35€koa izango da eta, hauek, ekimen honi atxikitako  Azpeitiko establezimenduetan kontsumitzeko 50€ko balioa izango dute.
  • Ezingo dira pertsonako bi bono baino gehiago erosi. Erosketa fisikoki egiten bada  (Azoka Plazan), norberaren izenean eta gehienez beste pertsona baten izenean erosi  ahal izango dira. Aldiz, erosketa online egiten bada (www.azpeitiazaindu.eus), erosle  bakoitzak bere izenean soilik erosi ahal izango ditu. 

ii) Eskuratzeko moduak 

Interesatuek 2023ko maiatzaren 15etik aurrera erosi ahal izango dituzte bonoak, jaulkiko diren  bonoak agortu arte, aurrez aurre edo online: 

  • Aurrez aurre, bonuen % 70 goizez eta gainerako % 30a arratsaldez jarriko dira salgai, honako helbide eta ordutegian:
    • Helbidea: Azpeitiko Plaza nagusia, 11 (Azoka Plaza).
    • Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 17:30etara. 

Aurrez aurre erositako bonoak erosleari momentuan entregatuko zaizkio, erosketa  egiten den unean.

  • Online, webgune honetan: 
    • www.azpeitiazaindu.eus
    • Ordutegia: 9:30etatik aurrera 

On-line erositako bonoak erosleari etxean entregatuko zaizkio, baldin aurrez ez baditu  Bertan Merkatari Elkartearen bulegotik jasotzen. Horretarako, erosleak bere datuak  eman beharko ditu online erosketa formalizatzean, eta entrega-helbidea zehaztu  beharko du.

Bonoak erosteko unean bertan ordaindu behar dira. Banku-txartela erabiliko da  lehentasunezko ordainketa-sistema gisa. 

iii) Bonoen erabilera 

Bonoak erosten dituzten pertsonek 2023ko maiatzaren 15etik eta 2023ko irailaren 14ra bitartean erabili ahal izango dituzte, bi datak barne. Epe hori igarotakoan, baliorik gabe  geratuko dira bonoak. 

Bonoak kanpainari atxikitako saltokietan erabili ahal izango dira. Saltoki horiek behar bezala  identifikatzeko, atxikitako saltokien zerrenda osoa emango da, bonoak ematearekin batera.  Era berean, saltokien zerrenda hori ikusgai egongo da www.azpeitiazaindu.eus webgunean. 

Erabiltzaileak bono (edo bale) originalak aurkeztu eta entregatu beharko ditu horiek erabiliko  dituen establezimenduan. Merkatariak erabiltzaileari izen-abizenak, identifikazioa eta  harremanetarako telefono-zenbakia eskatu ahal izango dizkio, bonoaren erabileraren  inguruan sor daitezkeen nahasketak argitzeko. 

Erosketaren zenbatekoa balearen zenbatekoa baino txikiagoa bada, diferentzia ez da  eskudirutan itzuliko. Bonoak edo baleak ezin dira eskudirutan trukatu, eta ez da inola ere  itzuliko balio horren zenbatekoa. Gehienez 4 bono (20 bale=200 euro) pilatu ahal izango dira  erosketa berean. 

Posible da bezeroak saltokian bonoak trukatzerako orduan saltokiak adieraztea ezin dizkiola  bonoak onartu, saltoki bakoitzarentzat ezarri den gehienezko zenbatekoa osatuta duelako.  Kasu horretan, bezeroak beste saltoki batean erabili beharko ditu bonoak. 

iv) Erabiltzailearen erantzukizuna 

Bonoak modu arduratsuan erosi eta erabili beharko dira, eta kontuan hartu beharko da  bonorik edo ordaindutako zenbatekorik ez dela itzuliko berauek galdu, ahaztu edo ezjakintasunagatik sortu daitezkeen bestelako egoerengatik.


Zure bonuak erosteko dendara bideratuko zaitugu.


logos